Egilea :

Baiona Angelu Biarritzeko arte eskolan teknika eta kultura artistikoak erakasten dira. Tresna numerikoekin, aukera berriak sortu dira arte plastikoen alorrean. Goi mailako arte eskoletan sartzeko konkurtsoen prestatzeko, ikasleek beren sentsibilitatea eta sormena garatzen dute, munduaren esperientzia sentsiblea adierazten dute. Lan horiek saiakera filmatuaren eta bideo artearen arteko emaitzak dira. Euskal nortasunaren ikuspegi berezi bat, hots ikuspegi plastiko eta soinuduna eskaintzen dute.