Zubiek josten dute Euskal Herria zatikatua. Euskal Herria ez baitute bi, lau edo zazpi zatik osatzen, milakak baizik. Hainbeste dira Euskal Herriak, eta beste hainbeste hauek josteko zubiak... Euskal Herrian badago zubi mitikorik. Hendaia eta Irun arteko Santiago zubia da horietako bat. Bidasoa ibaiak bereizten du Euskal Herria bi Estatutan eta zubi zahar honek du josten...