Estreinatu zenetik 2007an "Batekmila – Euskal munduak" erakusketa 14 tokitan erakutsia izan da. Euskal Herrian (Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean besteak beste) baita Frantziako Parisen, Bordelen, Albin eta Ambarès & Lagraven ere. Herri guzi horietan arrakasta gaitza bildu du, gazteenen ganik batez ere, bere alde elkarreragile eta ludiko direla medio.

Gaurregun erakusketaren bideoak eta argazkiak sarean ikusgai dira www.batekmila.net webgunean.

"Batekmila-Euskal munduak" multimedia erakusketak bisitaria euskararen eta euskal kulturaren praktiken eta bizipenen ezagutzera eta galdezkatzera gonbidatzen du. Prozedura teknologiko eta interaktibo anitzek "euskal mundu" horien ikuspegi moderno eta berdingabe bat eskaintzen dute. Gaurko artista, argazkilari, idazle, musikari eta errealizadore batzuen ikuspegi gurutzatuek osatu kaleidoskopoa. Erakusketa honek Euskal Herriko eta diasporako euskal munduen gaurko aipamen eleanitza eskaintzen du (euskaraz, frantsesez, gazteleraz, inglesez eta katalunieraz).
Leiho bat irekirik, kultura eta hizkuntza amankomun batek lotzen dituen nortasun batzuetara.

Xehetasunak

Batekmila: bideoklipa
Batekmila: argazki-bilduma
Batekmila herriz herri (2007-2010)
Batekmila erakusketaren bideoen zerrenda (2007)
Batekmila : egile eta artisten zerrenda (2007)
Batekmila : babesleen zerrenda (2007)