Mediateka

Deskribapena

3. eta 4. eremuen arteko pasabidea ez da ageri, bisitariak kultura ihardueren trukaketa esperimentazioa jarraitzen du :

  • mediateka digitala kontsultatzen du.
  • bere esperientzia propioetaz aberasten du solasgune "sortzaile" baten eta bereziki erakusketarentzat sortu MMS zenbaki baten bidez.


Bere ikerketak sakondu ditzake, oharrak egin, lekukotasunak ekarri, ideiak proposatu, euskal munduetan parte hartu.

Euskal munduen mapa

Bukaerako horma-atal grafikoan inprimatua da, bisitaria bere bilaketan ber-kokatzen du eta abentura berri batzuetara gonbidatzen...

Euskal munduen mediateka

Hautatutako liburu, aldizkari eta euskarri multzoa irakurgai, erakusketaren bisitaren jarraitzeko eta sakontzeko... Euskal kultura gertakarien egutegia afitxatua da eta erregularki eguneratua.

Mediateka numerikoa

Lau aplikazio interaktibo (lau hizkuntzatan) euskarari, euskal kantagintzari, Euskal Herriari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat...

  • Euskararen mithridates digitalak:
    euskalkiekin jolasean - Euskararen Etxearen aplikazio bat (Bilbo)
  • Plazaola : euskal kulturaren kioskoa
    Kronikatxoak eta anekdotak euskal kulturaz. Euskararen Etxearen aplikazio bat (Bilbo).
  • Kantuketan, euskal kantuaren unibertsoa
    Estilo guzietako 120 kantu entzungai beren erreferentzia eta azalpenekin, artisten lekukotasun eta artxibo irudiekin...
    Euskal kultur erakundeak egin Kantuketan erakusketaren bertsio numerikoa.
  • Solasgune sortzailea
    "Multimedia Urrezko Liburu" baten antzeko aplikazio interaktiboa, bisitariek euskal munduei buruzko beren inpresioak eta iritziak utz ditzaten. Soinuekin, irudiekin eta testuarekin... Beren ondorengoei, biharko Euskaldunei mezu bat uzten baliete bezala…