Trukaketak nazioartekotzen ari direnean eta distantzia-denbora eskalak aldatzen, Euskaldunek beren nortasuna nola bizi dute ?
Erakusketaren modulu honek problematika horri heltzen dio Euskal Herriko baina ere diasporako biztanleen gana joanez. Modulu honek "euskal uhartedia"-ren konplexutasuna eta aberastasuna ezagutzeko parada eskaintzen du.

Hemen, bisitaria nortasun anitzez inguratua da. Beste mundu batzuetako pertsonaiak, beste toki batzuetako euskal kultura nortasuna agertzen zaizkio konpartitzen duten kultura honen hurbilketa arrunt pertsonal batekin.
Eremu hori "berezia"-n oinarritzen, hots gizabanako batek munduko beste batzuekin konpartitzen duen kulturari dagozkion balore amankomunak nola beretzen dituen.

Z.Studio
Komunikazio euskarriak mota askotakoak dira, bisitariak atxemanen dituen pertsonek aipatu gaiak bezala.
Moduluzko eremua da, giro ezberdinetan sartzen da, giro intimistan, multzo ttipian edo taldean :
Bizipen, aurpegi eta ixtorio lekukotasunen tokia da. Ideia batzu agertzen dira ; ez da lurralde bat bakarrik, mundua bada. Diaspora agertzen da, identifikatzen da, nahasketari buruz lanean ari da, gonbidatzen du...