Erakusketaren lehen moduluak bisitariari bidaia bat proposatzen dio Euskal munduen bihotzean, kulturaren, ekonomiaren, geografiaren eta sozialaren bidez.
Erakusketan sartu berria den bisitariak, aurkitzen den herriaren soinu eta irudi koloreak pixkanaka deskubritzen ditu. Lehen modulu honetan bisitariak euskal munduen egunerokotasuna ikusten eta entzuten du. Paisaiak eta giro soinudunak nahasten dira eta bisitaria sentimenezko abentura batean eramaten dute, euskal mundu garaikideen gana...

Lehen espazioa ez da didaktikoa baina poetikoa, bidaiarako gomita bat da euskal munduetan gaindi. Emeki-emeki, bisitalaria euskal ikonografian murgilduko da : argazkiak, hizkiak, kultura gertakarien irudiak, soinuak,…
Espazio hau norberaren kultura praktiken eta XXI.garren mendean euskal kulturari buruz daukagun ikuspegiaren arteko gune iragankor bat izanen da.

Z.Studio
Proselitismorik ez, helburua ez da konbertitzea, baizik eta gauzen sentiaraztea…
Jestuaren poesiak, euskararen euritmo pilpiragarriak, eta idazkeren apaindurek paisaia koloretsuak erakarriko dituzte, batzu lehen planoan tela atzekaldean, sekundu batzuez jabaltasunean egoiteko, eta gero beste batzu txertaturik, hala nola aurpegiak, hirietako irudiak, jai herritarrak, ekonomia ekintzak, kirolak, etabar…
Hitzak, ideogramak eta sinboloak proiekzio espazioan barneratuko dira, argi zirrintak utziz pasatazerakoan…
Teknologia intuitiboa da, hor bertan, bisitalariaren mugimenduei eta ibilgailuaren espazioari ihardetsen baitie.
Hemen, bizigune zatitxo zenbait agertuko dira : argazkiak, soinu laburrak, behialako oroitmen bizidunak, ikusliarrak indarrez beti hurbil eta gaurkoak senditzen dituenak.
Erdigunean, irarkolako prentsa batean bezala, badira ohizko idazkiak, argitalpenak, informatikako idazketak (SMS-ak euskaraz, liburu zatiak…), irakur ezinak beren osotasunean bainan gardenki agertzen direnak irudiztatzen dituzten irudien gainetik.
Doikuntzak astitsuak dira, batzuetan lasterragoak, denboraren igoera dudazkoa da, eraikitzen da kaos antolatu baten inguruan, kaos hau kultura polimorfo baten ateetara idekiko delarik…