Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Angela Mejias argazkilariak bere "Geroa eta itxaropena" erakusketa ibilaraziko du euskal diasporan gaindi datozen hilbateetan. Gaur egungo eta atzoko Euskal Herrien topaketaz lekukotasun bat eskainiz. Gehiago jakiteko
"Itsasturiak", Euskal kultur erakundearen erakusketa ibiltari berriak marinelen memoria ohoratzen du. Gaien artean, Dakarrera arrantzara joan ziren euskal marinelen aipamena egiten du. Bertako jendeen lekukotasun hunkigarrietan oinarrituz, "Eleketa" ahozko memorioaren bilketaren harira. Gehiago jakiteko
2011ko udan, Régis Pochelu harri-zizelkariak egonaldi bat eginen du Maroko ekialdeko bi hiri handitan. Bere obrak erakusteaz gain, tokian bereko zizelketa lan bat eginen du 4 metroko goratasuneko labar batean sinbolika euskal-berberoaren inguruan. Gehiago jakiteko
Euskal kultur erakundea eta Pariseko musika kontserbatorioa (CRR) euskal kulturaren inguruko ekitaldi batzuen antolatzeko elkartu dira. 2011ko maiatzean bereziki euskal musika eta dantza garaikidea izanen dira aipagai. Gehiago jakiteko
Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzak sortutako erakunde publikoa da, eta 2010eko urriaren 29an ireki zituen bere ateak Donostian. Bere egitekoak dira, munduan euskara eta euskal kultura zabaltzea. Gehiago jakiteko
Apheça emigrazio agentearen artxiboek informazio garrantzitsuak eskaintzen dizkigute euskaldunen Argentinarako emigrazioaz. Hala nola 1856-1913 artean Argentinara joan zirenen zerrenda bat, zazpi erregistrotan bildurik. Sarean dago orain, bertsio egokitu batean. Gehiago jakiteko
Nuria Vilalta filmegilearen "Guk" dokumentalak Argentinara eta Uruguaira azterriratu ziren euskaldunen ondorengoen lekukotasunak biltzen ditu, agerian utziz nola bizi duten haien euskal nortasuna gaurregun. Gehiago jakiteko
Gorka Bilbao eta Nacho Reig filmegileek Amerikako Estatu Batuetako mendebaldean bizi diren azken euskal artzainen egunero biziaren berri ematen dute "Amerikanuak" dokumentalean. Festibala batzuetan lehenik eta gero telebistan ikusten ahalko den ekoizpena. Gehiago jakiteko
Irudi alternatiboaren Festibala Intergalaktikoaren 9. edizioa Bretainiako Brest hirian iraganen da urriaren 10etik 17ra. Karia hortara bideo-dokumentalen bideoproiekzioak, eztabaidak eta kontzertuak antolatuak dira. Gehiago jakiteko
Kantaldi batzu eman ondoan Euskal Herrian uda honetan Noka kaliforniako taldearekin batera, Jean Bordaxar zuberoako laukotea Kaliforniara airatuko da 2010eko agorril hondarrean, bere azken diskaren aurkezteko San Frantziskoko et Chinoko Euskal Etxeetan. Gehiago jakiteko
Euskal diaspora eta kultura solas dituen www.euskalkultura.com webgunearen azken titularrak:
Sydney-en kruzero bat eginez ospatuko du Gure Txoko-k 45. urteurrena
Euskal baleazaleak eta euskara mintzagai hil honetan Kaliforniako Santa Barbara unibertsitatean
Dena prest Buenos Airesen bertako Udako Euskal Unibertsitatearen 2012ko edizioari hasiera emateko
Baietz talde euskal-argentinarraren lehen diskoak oihartzuna izan du Euskal Herriko hedabideetan
Josetxo Silguero saxofonista Perun da egunotan, Limako Kontserbatorio Nazionalean ikastaroa ematen
The Kluba ska taldearen kontzertua Bartzelonako Euskal Etxean
Iturria: www.euskalkultura.com