Iparraldea XXI dokumentalak, 18 minutuz, ezagutzen diren betiko klixeak hausten ditu, lurraldeko (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa) kultur errealitate garaikide batean murgildu nahian.
Bereziki Hegoaldeko gazteei zuzendua den ikus-entzuneko honek, Iparraldeaz beste ikuspegi dinamiko eta baikor bat zabaltzen du.
Egitasmoaren hastapenean, Donostiako karriketan bildu ikasle gazte batzuen iritziak aztertuak izan dira.
Iritzi horiek erakusten zuten Iparraldea hitzari loturik zeuden ezagutza mugatua eta klixeak. "Iparralde XXI" dokumentalak heien ikusmoldea aldatu behar lituzke.
Yves Sallaberry "Xala" pilotaria dokumentalaren gida dugu.
Iparralde guzia zeharkatzen du, itsas bazterretik Zuberoako mendietaraino, kultur eragile eta kirolzale gazteen gana joanez.
Iparraldea XXI filma, Euskal kultur erakundearen ekoizpena da (Pantxoa Etchegoin-ren elkarrizketa irakurri) Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetzarekin egina (Aritz Solupe-ren elkarrizketa irakurri). Medialab ikus-entzunezko ekoiztetxearen obra hau euskaraz da.
Bertsioak azpitituluekin badaude, frantsesez, espainolez, ingelesez eta katalanez.
Interneten hedatua da www.iparraldea.info gunean, bideo plataforma ezberdinetan eta sare sozialetan (youtube, dailymotion, vimeo, blip, flickr, facebook...).
Xehetasunak:
www.iparraldea.info