Euskaldunen presentzia Argentinan argazkitan  
Kepa Etchandy baiones argazkilariak 2003an Argentinan egin bidai baten oroitzapenak bildu zituen argazki-erakusketa batean. Orai interneten ikusgai dira.

1999an, Kepa Etchandy argazkilari baionesak osaba baten aztarnak aurkitzen ditu Miramar-en Buenos Aireseko probintzian. Argentinara joaten da lehen aldiz 2003an.

Euskal Herrira itzultzean, saiatzen da hango euskal emigranteen memoria biziaraztea, "Euskaldunen Argentina - L'Argentine des Basques" argazki-erakusketaren bidez.

2009an Baionan erakutsiak izan den erakusketa ikus daiteke orai www.eke.org euskal kulturaren atarian.

Gehiago jakiteko, huna Euskaldunak Argentinan erakusketaren argazkiak.