« Itzuli albistegira

Iparra galdu gabe Getxon

2008-10-20

Getxoko Udaleko euskara zerbitzuak eta Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herria Getxora hurbildu nahi dute 2008ko urriaren 24tik azaroaren 9ra bitartean antolatzen duten "Iparra galdu gabe" izeneko jardunaldien hirugarren edizioaren bidez. "Batekmila - Euskal munduak" erakusketaren bitartez baita animazio frango proposatuz.

Iparra galdu gabe Getxon

Batekmila - Euskal munduak" erakusketa Euskal Herrian berriz ere

Bordalen gaitzeko arrakasta bildu ondoren, "Batekmila-Euskal Munduak" Getxoko Algortako plazan ikusten ahalko da 2008ko urriaren 24tik azaroaren 9ra, Iparra galdu gabe 08 edizioak irauten duen bitartean beraz.

Ordutegiak: egunero, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30etara.

Animazio frango ere bai

Bi astez publiko guztiendako Iparraldeko giro kulturala eta soziala ezagutarazi nahi duten animazioak antolatuak dira: dantza eta kantu ikastaroak, mendi ibilaldiak, kontzertuak, ipuin kondaketak, herri ekoizpenen azoka...

Getxon agertuko diren Iparraldeko artista eta kultur eragileen artean:

Xehetasunak