Baionan, Donostian, Bilbon eta Gasteizen arrakasta handia bildu ondoren, Euskal kultur erakundearen "Batekmila-Euskal Munduak" erakusketa Kanboko ezker paretan ikusten ahalko da uztailaren 11tik abuztuaren 15era, eta Hendaiako merkatuan abuztuaren 22tik irailaren 21era.
Nola izan euskaldun gaur egun ? Zerk egiten gaitu euskaldun ? Zerk egiten du euskaltasuna gaur egun ? Lau hizkuntzatan, "Batekmila-Euskal Munduak" erakusketak euskararen eta euskal kulturaren ezagutzera eta galdezkatzera gobidatzen zaituzte Kanboko ezker paretan, uztailaren 11tik abuztuaren 15era, asteartetik igandera, 15:00etatik 20:00etara eta Hendaiako merkatuan, abuztuaren 22tik irailaren 21a arte, egun eta ordutegi beretan.
Sartzea dohainik izanen da.
Xehetasunak :